Z54 – MONASTERIO DE IRANZU – URBASA

IRANTZUKO MONASTERIOA

Abartzuzako udalerrian dago, Lizarratik 6 kilometrora.

XII. mendeko monasterio zistertar hau agertoki natural ikusgarri batean dago, mendiz inguratutako anfiteatro batean.

Klaustroa oso ederra da. Bi estiloren eragina ikus daiteke bertan: XII. mendeko erromaniko jadanik berantiarrarena eta hastapenetako gotikoarena.

Soiltasun handiko eraikuntza mota da, San Bernardoren diziplina zorrotzari dagokion bezala.

Monasterioaren sarreran dagoen aparkalekutik abiatuko gara, handik aurrera ateratzen den pistatik, berehala norakoa ezkerrera aldatu eta igotzen hasteko, gero jarraitu behar dugunaren kontrako norabidean. Bidegurutze batera iritsiko gara, gure ezkerretara dagoen iturri askadun baten ondora 25’. Eskuinetik aurrera jarraituko dugu, harri handi batzuen ondoan dagoen burdinazko ate batera iristeko 15’. Eskuinetara bira egiten duen pista nagusitik jarraituko dugu beti, alanbre-hesi baten ondotik. Iturri askadun baten ondotik igaro ondoren, bidegurutzea eta mugarri handi bat dituen zabalgune batera iritsiko gara 45’. Parean, Kerezmendiko tontor harritsua (1.121 m.) ikusten da. Ekialdeko eskuineko hegaletik igotzen den bidea hartuko dugu, bi arroka handietara iritsi arte (25′). Handik barneratzen den bidezidorrak, mendi gailurreraino eramango gaitu eta Ameskoa ibarrak ikusiko ditugu. Zeharrebakiaren ondoan, ate metalikoa duen alanbre-hesia gurutzatuko dugu 20’. Aurrera jarraituko dugu, lehenbizi nahiko desitxuratua dagoen pareko bidezidorretik eta gero pistatik; harrizko horma batera iritsiko gara, eta honek ere ate metalikoa du 10’. Atea gurutzatu, eta, handik gutxira, Igarateko zelai soilera irtengo gara. Zelaia zeharkatu eta zuhaitzen arteko pistatik jarraitu behar da, azkenik, Bakedaoko mendatearen parera ateratzeko, metalezko azken ate bat zeharkatu ondoren 65’. Aurrera zuzen jarraituko dugu, Urederraren iturburuko amildegia ezkerretara dugula, eta Ubabako txabola batera iritsiko gara, Pilatosen balkoia delakoaren ondoan 15’. Iparralderantz jarraituko dugu, Urbasako eremu soilak zeharkatu eta Arafezuloko Eltxoen iturrian amaitzeko 50’.

Denbora guztira: 4h 30’.