Z55 – URBASA – DULANTZ

DULANTZ 1.239 m.

Zunbeltzeko benta. Bentaren atzealdeko bide zabal batetik abiatuko gara, gorantz eginez, pista batera iritsi arte. Jarraitu eskuinerantz, ataka bat zeharkatu arte. Bideari jarraituz, borda batzuk eskuinetara utzi eta, harrizko horma bat zeharkatu ondoren, gailurreraino igoko gara.

Lizarragako (Ergoiena bailara) eta Abartzuzako (Deierri) udalerrien artean dagoen mendia da, Urbasako mendilerroan garaiera handiena duena.

Denbora: 1h 30’.