Z56 – URBASA – KREZMENDI

URBASA – ETXABARRIKO HAITZAK (Azantza) 1.077 m. LARRAITZA 1.055 m. KREZMENDI (Kerezmendi) 1.121 m.

ETXABARRIKO HAITZAK (Azantza) 1.077 m. LARRAITZA 1.055 m. KREZMENDI (Kerezmendi) 1.121 m.

Irteera Irantzuko monasterioko aparkalekutik. Alanbre-hesia zeharkatu eta ondo markatutako bidezidor batetik igoko gara, pista batera irten arte. Pista horretan gora malda gogorra igoko dugu, eremu lauetara iritsi eta, jarraian, haran txiki batera jaisteko. Gure ezkerretara beste pista bat utzi ondoren, igotzen jarraituko dugu. Ondoren, metalezko ate bat zeharkatuta, pistetako beste bi bidegurutze berri topatuko ditugu. Bigarrena hartu, baina berehala utzi egingo dugu, eskuinetara dagoen bidezidorretik jarraitzeko, handik Lizarrako Mendi Elkartearen aterpetxera helduko baikara. Aterpetxe ondoko zelaia zeharkatu ondoren, zuhaitzen arteko bidezidor estutik jarraituko dugu, eremu irekira irten arte. Jarraitu zuzen aurrera pagadirantz, eta, igoera labur baten ondoren, Azantzako gailur irekira iritsiko gara.

Muinoaren gainetik jarraituta, mendi-lepo bateraino jaitsiko gara, borda batzuen aurriak atzean utzita, eta handik eroso iritsiko gara Larraitzako tontor biribil eta garbira. Beste jaitsiera bat, oraingoan ibarbidearen hondoraino, pista batzuk igarotzen diren tokiraino. Bidegurutzean, pinu batzuen ondotik Kerezmendi aldera ateratzen den pista hartuko dugu. Alanbre-hesira heltzean, ezkerretik jarraituko diogu zuhaitzen artean, eta Kerezmendiko tontor harkaiztsura iritsiko gara.

Denbora:

Irantzutik Azantzara      1h 15’

Azantzatik Larraitzara        20’

Larraitzatik Kerezmendira  35’.