Z57 – PEÑA AZANZA

AZANTZAKO HAITZA (Azantza) 1.077 m.

ERAUL.

Elizaren ondoan dagoen pista batetik hasten da igoera; poliki-poliki gorantz egiten da artadi ireki batetik eta metalezko hesi bat (5′) zeharkatzen da, ezkerrean ur-depositu bat utziz. Gorago aska bat dago, hau ere bidearen ezkerraldean (15′). Irantzu lepora iristean (15′), parean dagoen hegalerantz jaisten da pista, beste hesi metaliko bat zeharkatu ondoren, eta bi muinoen arteko ibarbidera heltzean (10′), ezkerretara hartu eta behetik gora egingo du etengabe, azken hesia zeharkatuz (5′). Orain harri solteko zorua duen pistak, era nahastezinean jarraitzen du gorantz, gailurreko lerroaren goialdean (25′) lautada batera iritsi arte. Hartu orduan eskuinera eta igo pixka bat diagonalean, gailurra zapaldu arte (5′).

Denbora guztira: 1h 20’.