ARGINTZO (Argintzu) 1.213 m., ARGINTZUKO HARRIA 1.164 m., ALBAKO HARRIA 1.074 .
Gailur hauek Kantauri eta Mediterraneo itsasoetako uren banalerroan daude, Baztango, Aldudeko eta Kintoko lurretan.
Lehenbizi, aurreko ibilbidean aipatutako Urkiagako mendatetik (910 m.) Argintzura (1.213 m.) arteko ibilbidea jarraitu. Argintzutik ekialderantz segituko dugu, Kintoa eta Baztan mugatzen dituen alanbre-hesiraino. Beheraxeago, mendi-lepo bat dago, Argintzuko Harria edo “Peña de los Generales” izeneko irtengunera eramango gaituena. Han iparralderantz hartuta, Albako Harrirantz jarraituko dugu; gailurretik jarraitu, behera egin eta, borda batetik igarota, baso bat aurkituko dugu. Eskuinetik pixka bat jarraituta, muino batera irtengo gara, eta handik, Zaldegi lepoa (947 m) ikusiko dugu, putzu batekin. Mendi-leporaino jaitsiko gara, banalerrotik kotarantz jarraitzeko, eta, hura gainditu ondoren, ezkerreko kontrahormatik jarraituko dugu, banalerroa utzi, Albako Harrira hurbildu eta harrizko bloke handien artean dagoen gailurrera iristeko.
Panoramika: Tontor aldapatsu eta malkartsua, Beartzungo haranaren eta auzoaren gainean, Elizondon. Baztango haranaren eta gailurren gaineko begiratoki bikaina; eta, horiezaz gainera, nabarmenak dira Aiako Harriak, Larhun, Mendaur, Argintzu, Adi, Lauriñaga, eta abar.
Denbora:
Argintzutik Argintzuko Harrira 10’
Argintzuko Harritik Albako Harrira 1h 15’