Z6 – VALLE ERRONKARI – KALBEIRA – EDOIA

KALBEIRA 1.686 m. IDOIA 1.749 m.

Garde eta Ansó herriak Matamachos mendatetik lotzen dituen errepideko 7. kilometroaren ondoan hasiko dugu ibilbide hau. Errepidearen ezkerraldean pista bat hartuta, zelai txiki bateraino helduko gara. Tarte batean, errekaren ohantze ere baden zementuzko pista horretatik aurrera eginda, ezkerretara bidezidor bat hasten da, errekastoa behin baino gehiagotan zeharkatzen duen arren, beti haren bideari jarraitzen diona. Tontor txiki batera iristean, bideak errekatxoa utzi eta mendi-bizkarretik gora igotzen da borda bateraino. Mendi-lepotik jaisten den malkarretik igotzen jarraituko dugu, eta malda handia gaindituta iritsiko gara hara. Lepo horretan, ezkerraldetik, Kalbeirako gailurrera iritsiko gara, eta, gainez gain jarraituz, Idoia mendiko gailurra zapalduko dugu, azken aldapa pikoa igo ondoren.

Ezkaurretik hegoalderantz kokatutako mendi hauek, Garde eta Ansó herrietakoak dira, eta Ezka (Nafarroa) eta Veral (Huesca) ibaiak bereizten dituzte.

Denbora: 7. kilometrotik Kalbeirara 2h 15’.

                7. kilometrotik Idoiara 2h 45’.