EZKABA EDO SAN KRISTOBAL MENDIA
San Kristobal gotorlekuan zegoen presondegi frankistako ihesaldi tragiko eta hunkigarriaren historia.
Iruñean, 1938ko maiatzaren 22an, 795 preso errepublikano, sozialista, komunista eta nazionalistek ihes egin zuten frankismoko presondegi gogorrenetako batetik: San Kristobal gotorlekutik.
Preso gutxi batzuek, gosetuta, armarik edo kanpoko laguntzarik gabe, zerbait harrigarria lortu zuten: gerra bete-betean, frankisten atzegoardian, kartzelaren kontrola bereganatu eta 2.400 kideri baino gehiagori ateak ireki zizkieten.
585 harrapatu egin zituzten, 207 erailak izan ziren eta 3k bakarrik lortu zuten askatasuna.
Dokumental batek azaltzen digu nola eraikitzen diren memoria kolektiboa eta amnesia historikoa, prentsa frankistak ezkutatu nahi izan zuen eta diktadurak ahaztarazi egin zuen gertakari honen bidez.