Z63 – PUTXETOGAÑE – GARMENDI

TXARUTA 1.081 m.

Belateko gaina.

Venta Quemada eraikin zaharraren ondoan, eskuinaldean, pista bat hasten da. Burdinazko ate bat igaro ondoren, ezkerreko adarra utzi eta errepikagailura igotzen den errepide estutik jarraituko dugu. Handik ehun metrora, eskuineko pista utzi eta ezkerrera joko dugu errepidetik; han, bihurgune batean, pagoen artean igotzen hasiko da. Gero, eskuinetara utziko dugun aterpetxe batetik igaro, eta handik berrogeita hamar bat metrora, bidegurutze batera iritsiko gara: han, errepidetik ezkerrera jarraitu errepikagailuraino. Muino luzanga baten azpian dagoen eta aurrealdean zuhaitzak dituen Bentatxar lepora jaitsiko gara; alanbre-hesia ate batetik gurutzatu ondoren, pista hartuko dugu, sakana ezkerretara eta muino luzanga eskuinera ditugula, eta haren atzeko aldera iritsiko gara. Handik, beste muino biribildu eta garbi bat ikusiko dugu, eta haren ezkerretik jarraitzen du pistak. Bihurgunetik Putzuetako gainerako igoera erosoa hasiko dugu. Han, eskuinetik, mendi-lepora jaitsiko gara. Txarutako lepora heldutakoan, inolako zailtasunik gabe igoko gara gailurrera. Txarutatik Garmendirantz jaitsiko gara, borda bat eta aterpe bat dauden mendi-lepotik pasatuz, eta, ondoren, aldapa gogorrean gora tontor garbira igoko gara.

Badago beste ibilbide bat Txarutara eta Garmendira igotzeko. Horretarako, errepikagailurako bidean, babes-etxea baino pixka bat gorago aurkituko dugun bidegurutzean, eskuineko pista hartu behar da. Ibilbide hau basotik doa une oro eta laburragoa da, eta Txaruta eta Garmendia arteko lepora eramango gaitu.

Kokagunea:

Belate eta Basaburua artean, Kantauri eta Mediterraneo itsasoen arteko banalerroan dauden gailurrak dira. Mendi hauek banatzen dituzte Eltzarrain eta Ultzama ibaien arroak hegoaldetik eta Ezkurra ibaiarena iparraldetik.

Panoramika aparta: Belate, Mendaur, Aiako Harria, Larhun, etab.

Denbora: Putzuetako gaina: 1h 45’; Txaruta: 2h; Garmendia: 2h 20’.