

ABARTAN 1.099 m.
Almandozko zentral elektrikorako bidearen hasieran hasten da igoera (zubi baten ondoan), zuhaitzen artean igoz iturri txiki baten ondotik pasatzen den bidezidor batetik; goraxeago, eremu garbira ateratzen da, baserri batera daraman bide batera. Eskuinetik hartuta, alanbre-hesi bat eta zelai batzuk zeharkatu eta zuhaiztian barneratuko gara, gorago bi bordara eta, jarraian, haien gainean dagoen bidegurutze batera iristeko.
Alanbre-hesia duen harrizko horma baten ondotik igotzen jarraituko dugu, bidegurutze berri batera irteteko. Ezkerretik jarraitu behar da, beste pista batera iritsi arte. Ezkerretara bihurgunea duen aldapa gogor bat igota, bide bat zuhaiztirantz doala ikusiko dugu. Metro batzuk gorago jarraituko dugu, gure eskuinetik abiatzen den bidezidor batetik pista uzteko. Bidezidorrak mendi-mazelaren erditik gora egiten du, behean, zuhaitzen artean, beste borda bat utziz. Eroso igoko gara sakanaren goiko aldera, horma-bular harritsuaren oinarriaren ondora iritsi arte. Aurrean dugun aldapa gogorra gainditu ondoren, Abartango gailurrera eramango gaituen azken zatia igotzen jarraituko dugu.
Berroetatik igoz ere bat egin daiteke aipatutako bidearekin.
Denbora gutxi gorabehera: 1h 45’.