

LAKARRI 1.046 m.
Ilurdotz: Elizaren ondoan, Lakarrirantz doan bide zabal bat hasten da (handik ikusten da erpin harkaiztsua mendiaren ertzean). Zuhaiztira sartzean (15′), bidea estutu egiten da, eskuinean Arrataka erreka gurutzatzen duen enborrezko zubi txiki bat (7′) uzten du, eta segidan zuhaitzen artean jarraitzen du (are hertsiago). Handik gutxira (5′), errekak bidea gurutzatu eta moztu egiten du. Bihurguneak ezkerrera eta eskuinera eginez igoko gara pareko mendi-bizkarrean gora, Erreatik bertan behera utzitako baserri multzo txiki bateraino (Beltzunegi) igotzen den bide batekin bat egin arte (13′). Jarraitu (eskuinera bira egiten duen) bide zabal horretatik, lehen aipatutako erpin harkaiztsuaren eta eskuineko tontor biribilduaren arteko mendi-lepoaren azpira iritsi arte. Lepora iritsita, jarraitu eskuinetik, “landaretza trinkoak” sarritan ezkutatzen duen eta berehala gailurreraino igotzen den bide batetik (25′).
Denbora guztira: 1h 05’.