Z67 – SIERRA ARANGUREN – TANGORRI

TANGORRI 845 m.

Ardaztik abiatu eta uraska baten ondotik igarota, sigi-saga egiten duen bide asfaltatu batetik joan behar da, gero, jada bide soiletik jarraitzeko aldapa leun batean gora. Bidea mendi-lepo batera iristen da (15’). Beste aldeko isurialdean, Egues eta Ibiriku herriak ikusten dira. Jarraitu eskuinera, aurrez aurre dagoen muinoaren erpinera joateko (10′). Handik tarte batean jarraituz, (bidexkak) pixka bat jaitsi, ehiza-leku baten ondotik igaro eta behetik gora egiten du alanbre-hesira iritsi arte. Gero, metro batzuk egiten ditu alanbre-hesiaren ezkerretik, gailurreriara iritsi arte. Zeharkatu alanbre-hesia eskuinaldera eta handik 50 bat metrora dago kotarik gorena, harri pila batekin seinaleztatuta (12′).

Denbora: 37’.