Z7 – VALLE ERRONKARI – DOZOLA PICO

DOZOLA 1.398 m.

Garde, herri sarrerako iturria; zubia zeharkatu eta muinoan gora doan bidea hartuko dugu ur-biltegiraino. Jarraitu aurrera beste depositu baten ondotik igarotzen den pista batetik. Pixka bat aurrerago, bide zabal eta gogor bat hartuko dugu eskuinetara, aldapa handian gora egiten duena. Bihurgune batzuen ondoren, bidea mendi-mazelaren erditik doa ezkerrerantz; bidegurutze batera iristean, ezkerreko bidetik, zabalenetik, jarraituko dugu aurrera. Handik gutxira, muino batera igo eta beste isurialdea ikusiko dugu; aurreraxeago, Dozolako gailurra ikusi ahal izango dugu atzealdean. Gorantz jarraitu eta, basoan, beste bide bat hartuko dugu ezkerretara. Tontor harritsu baten azpitik igaro ondoren, mendi-lepora iritsiko gara, eta handik gailurrera, aldapa handi bat gainditu ondoren igoko gara.

Ezka ibaiaren urak ukitzeraino mendebalderantz hedatzen den San Migel mendilerroko gailurrik gorena da Dozola.

Denbora: Gardetik Dozolara 2h.