“LARRAONAKO ERROTA”
BASELIZAK, ERROTAK ETA BASAURAKO (Basaulako) HAITZULOA
Ia Lokizko Santiago gailurrean, pagoen artean ezkutaturik, San Cosme eta San Damian baseliza dago eta hari atxikita aterpe txiki bat. Diotenez, mende hasieran santuen irudiak zaharberritu egin behar izan omen zituzten; izan ere, egun batzuk iraun zuen elurte batean, ahuntz talde bat ermitan babestu omen zen eta, gosez akabatzen zeudenez, jan egin omen zituzten.
Mendilerroaren goialdean, Lokizko Santiago basilika dago. Baseliza honetan egin ohi ziren garai batean “Hamarren Batzarrak” deitzen zirenak (inguruko herrietako ordezkarienak), mankomunitateari zegokion aprobetxamendua kudeatzeko. Gaur egun Lizarran elkartzen dira.
Eulateko errota: Uiarra ibaiak eratzen duen amildegi handian dago, Lokizko atari gisa (erortzeko zorian).
Ubidearen gainean, erdi eraitsita, Aranaratxeko errota dago.
Larraonako errota basoko landaretza artean dago, hau ere Uiarra ibaiaren ertzean. Oraindik ere ondo baino hobeto mantentzen ditu kanpoko egitura eta ubidea, baina azken honetatik ez da urik igarotzen. Eguberrietako jaiotza batetik ateratakoa dirudi. Jarduera honek Nafarroan izan zuen garrantziaz jabetzeko, 20ko hamarkadan oraindik ere 321 errota lanean ari ziren.
Basaulako haitzuloa: Sarrerako gelan ehiza-irudiak erakusten dituzten labar-artearen marrazkiak aztertu ziren, baina ez dira oso ondo bereizten. Egia esan, inguru horretan paleolitiko garaiko gizon eta emakume asko bizi izan ziren; batez ere harrapariak ziren, ezkurrak eta pagatxak jaten zituzten, eta, neurri txikiagoan, ehizakiak eta arrainak, nekazaritza ezagutzen ez zutelako. Talde hauek izan ziren Lokizko kobazulo, baso eta ibaietako lehen biztanleak.