Z8 – BURDINDOGUI – GOITEAN

BURDINDOGI 1.244 m., GOITEAN (Goitiko gaina) 1.222 m.

Eugiko urtegitik abiatu, eta eskuinera joko dugu 500 bat metro pistatik, lehenengo bihurgunera iritsi arte. Ezkerretara bide bat hartuko dugu eta handik igoko gara. Errekatxo bat ezkerretara utzita, bideko soilgune batera iritsiko gara. Hemendik eskuinera, muino maldatsu batetik gora joango gara, harkaitz batzuk gurutzatuko ditugu mugarri batera heldu arte, eta, han, ezkerretara hartuko dugu muinoaren gainetik, Goitiko gaina gailurrera iristeko. Orain arteko norabidean jarraitu eta tontor bat inguratuz jaitsiko gara, berriz ere gora egin eta Burdindogiko gailurra zapaltzeko.

Pagadiz estalitako mendi hauek Aritzu, Lantz eta Eugi udalerrietakoak dira, eta Arga eta Ultzama ibaien arroak bereizten dituzte.

Denbora: Eugiko urtegitik Goitiko gainera, 1h 30’. Burdindogira, 1h 55’.