Z8 – VALLE ERRONKARI – TXORROTXARIA – PULPITERA

TXORROTXARRIA (Ferniando) 1.510 m. PULPITERA 1.500 m.

Ibilbide honetan Igari herritik abiatuko gara, Zaraitzu ibarreko Gorzatik Erronkaribarko Burgira doan errepideko herritik, hain zuzen. Errepide hartatik kilometro bat inguru aurrera jarraituz, ezkerretara Xabroseko sakanera sartzen den pista bat aurkituko dugu, eta handik 2 kilometro eta erdi inguru egingo ditugu, borda baten ondoko zubi batetik igaro arte. Hantxe hasten da igoera, uhar txiki batean gora doan bidezidor itxi samar batetik. Gorago ezkerretara borda bat utzi ondoren, bidea argituz joango da eta lepo zabal eta garbi batera iritsiko da. Ezkerrera joko dugu, artegi bat duen borda baterantz, ezpeldi arteko bidezidorrean gora, eta beste borda baten aurrietara iritsiko gara. Betiere muinoaren goiko aldetik gora eginez, bi harrespilen ondoan dagoen soilgune bat igaroko dugu. Berriz ere zuhaitz artean sartuta, harrespil handi baten ondoan dagoen lepo batera iritsiko gara. Ondo zehaztutako bidezidorrak gorantz jarraitzen du ezpelen eta zuhaitzen artean, lepo garbi bateraino. Mendian gora jarraituz, Pulpitera inguratu edo goraino igoko gara, bide zabal bat duen beste mendi-lepo batera iritsiz. Han bide belartsutik iritsiko gara Txorrotxarriako gailur luzexkara.

Mendi hauek Urzainkiko, Bidankozeko eta Uztarrozeko lurretan daude.

Denbora: Txorrotxarriara 2h 30’; Pulpiterara 2h 15’.