Z9 – PALOGAN – AREBA

PALOGAN (Pagogan).

Gasteiztik Urizaharreko mendatera bidean, Guardiarako errepidean, hartu ezkerretara doan tokiko errepide bat, Otazutik, Gamiztik, Bolibartik eta Uribarri Nagusitik igaro eta Okian amaitzen dena.

Herri honetako plazan, transformadore elektrikoa duen etxola baten ondoan, lurzoru harritsuko bide bat hasten da. Alanbre-hesi bat zeharkatuta (10′), berehala ezkerrera egiten du berriro 1.003 kota aldera. Altuera ertainean, norabidea aldatu egiten du kota hura eskuinetik inguratzeko, eta mendi-hegala estaltzen duen pagadian barneratuko da, 1.003 eta 1.041 kotak lotzen dituen eta alanbre-hesi bat duen gailurreriaren gainaldera heltzeko (15′).

Hemendik aurrera bi ibilbide egin daitezke:

1.- Alanbre-hesia zeharkatu eta Pagogan gailurretik bereizten gaituen ibarbide zabalera jaitsi. Gero, diagonal txiki bat eginez eskuinerantz igo, zuzenean tontorreraino heltzeko (20′).

2.- Eskuinetara, aipatutako bigarren kotatik pasatzen den alanbre-hesiari jarraitu (10′) eta beti haren ondotik segi aurrera, mendi-lepo txiki batera jaitsi eta gero gailurreraino igo arte (15′).

Bigarren ibilbide hau egitea gomendatzen da, batez ere behe-lainoa edo eguraldi txarra dagoenean, erosoagoa eta seguruagoa delako.

Denbora: 45’/50’.