- LEMNISKATA MATEMATIKA ARGAZKI LEHIAKETA
BALDINTZA OROKORRAK
Parte-hartzaileak: Parte hartu nahi duen ororentzat irekia.
Modalitatea: Zuri beltzean naiz koloretan, berdin da. Matematikarekin lotura duten irudiak
Lanak: Gehienez 4 lan egile bakoitzeko. Beste lehiaketetan saritu gabekoak.
Emate formatua: Irudiak JPG formatuan egon behar dira, 2500px alde zabalena, 250 ppp eta sRGB kolore espazioan. Fitxategiak ezin ditu 6 Mega pasa. Fitxategi izena argazkiaren zenbakiarekin hasi behar du eta argazkiaren izenburuarekin jarraitu. Adib.:
1_dorrea.jpg 2_teilatu_berezia.jpg …..
Izen ematea eta bidalketak: Bai argazki bidalketa bai izena ematea era digitalean egingo dira Lemniskatak asmo horretarako espreski argitaratu duen formularioa erabiliz. Hona hemen web helbidea: www.lemniskata.eus
Onarpen epea: 2018eko abenduaren 1etik 31ra.
Epaimahaia: Argazkilaritza eta matematika munduan errekonozimendu zabala duten pertsonez osatua egongo da eta beraien erabakia eztabaidaezina izango da.
Sariak eta erakusketa:
Lehen saria: 300 € eta Goierriko jatetxe batean afaria 2 pertsonentzat.
Bigarren saria: 150 € eta Goierriko gastronomi produktu poltsa bat.
Hirugarren saria: 90 € eta Goierriko gastronomi produktu poltsa bat.
Sari social edo lokala: 90 € eta Goierriko gastronomi produktu poltsa bat.
Sari banaketa eta erakusketa: Banaketa 2019eko urtarrilaren 11an burutuko da Beasaingo Igartza jauregian, arratsaldeko 19:00etan. Aurkeztutako lanen selekzio batez Beasain, Ordizia, Lazkaon eta Goierriko hainbat herritan erakusketa antolatuko da, aurrerago adieraziko diren datatan.
Oharrak:
Parte hartzeak baldintza hauen onarpena adirazten du.
Baldintza hauetan kontutan izan ez den edozein arazo edo gertakari suertatuz gero, antolakuntzak konponduko du hobeki deritzon bezala. Saritutako lan guztiak antolakuntzaren jabetzape osoan geratuko dira. Antolakuntzak besteak beste publikazio eta erakustaldiak egiteko eskubidea izango du, beti ere eragilearen izena adieraziz.
Parte-hartzaile bakoitzak sari bakar bat jaso ahal izango du lehiaketan.
Edozein zalantza izan ez gero jar zaitezte harremanetan Lemniskatarekin:
lemniskatasarea@hotmail.com e-posta helbidean.