
Datorren ostiralean, azaroak 13, 19:00etan, Igartzako Jauregian, Unai Pascual Garcia de Aziluk “Jasangarritasunaren krisiaren aurrean zer? Sentitu, pentsatu, ekin ” hitzaldia eskainiko digu. Jasangarritasunaren krisian murgilduta gaude. Klima larrialdia eta bioaniztasunaren galera globala horren seinale nabariak dira. Ekonomiaren eredu nagusiak natura balioa bakarrera mugatzen du, eta baztertu egiten ditu natura beste modu batzuetan baloratzeko aukerak. Hitzaldian gaurko egoeraren diagnostikoa, arrazoiak eta irtenbidetaz arituko gara. Unai Pascual Garcia de Azilu: Ikerbasque ikerketa irakaslea BC3 zentroan. Klima eta Ingurune Naturala ikerketa-lerroko burua da.
PartekatuZ: Nanomedikuntza eta ugalketa
Azaroaren 18an, 17:00etatik 19:30era, Beasaingo Igartzako Jauregian nanomedikuntzari eta ugalketari buruzko herritarren parte-hartzerako topaketa egingo da, osasun pertsonalizatuaren inguruan iritziak eta gogoetak partekatzeko.
Jardunaldia doakoa eta irekia izango da, euskaraz eta gaztelaniaz. Ez da ezagutza zientifikorik behar, eta kafea eta haur-txokoa eskainiko dira.
Lekua: Igartzako Jauregia, Beasain.
Informazioa eta izen-ematea: www.partekatuz.eus · kaixo@partekatuz.eus
Gaiak zure interesekoak izango direlakoan, eta ekitaldi hauen berri emateko zure laguntza izango dugulakoan, jaso ezazu gure agurrik beroena Lemniskataren izenean
Jose Luis Etxezarreta (618569762)


