LEMNISKATA KAIERAK, 4. ALEA: GOIERRI MENDE BAT LEHENAGO (POSTA TXARTELETAKO IRUDIETAN)

Aurtengoan ere argitara eman dugu Lemniskata Kaierak bildumako ale berria: Goierri mende bat lehenago (posta txarteletako irudietan) / El Goierri hace un siglo (visto a través de la tarjeta postal). Martin Garciaren lan bikaina.

Dagoeneko salgai duzue 5 €ren truke: 140 orrialdeetan jasotzen dira 150 argazki, bailako herria guztietakoak (barne, Zumarraga, Urretxu eta Legazpi).

Erakusketa ere bailarako herrietan jarrriko dugu. Dagoeneko Beasainen dago, Igartzako errotan, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta larunbata eta igandeetan, 11:30etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 30 arte.

Leave a Reply