URTARRILA, MATEMATIKAREN BILA 2016. ARGAZKI LEHIAKETAKO ERAKUSKETA LAZKAON

Aste honetan, ekitaldi bakarra dugu; hain zuzen ere, “Urtarrila matematikaren bila” zikloaren barruan, matematika argazki lehiaketako erakusketa Lazkaoko kultur etxean izango dugu ostirala bitartean.

Hurrengoan, ez dugu aspertzeko betarik izango. Hau da otsailerako dugun programazioa:

     –Otsailak 9an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian, “Goierri Sortzaile eta Berritzailea” zikloaren barruan Jose Luis Elorza “La empresa Participativa Integral (EPI) liburua aurkeztuko du.

     –Otsailak 11an, iluntzeko 21:30tan, “Urtarrila, matematikaren bila” zikloaren barruan, Beasaingo Usurbe aretoan, Goieniz Zineklubarekin batera “The Imitation Game” filma eskainiko dugu.

     –Otsailak 12an, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian, “Urtarrila, matematikaren bila” zikloaren barruan, Manuel de León matematikariak “La herencia de Alan Turing” hitzaldia eskainiko digu.

Leave a Reply