PRIMERA CAZA DE BRUJAS EN NAVARRA Y PRONUNCIAMIENTO DE LA INQUISICIÓN ESPAÑOLA – JESÚS MOYA MANGAS

Datorren ostiralean, azaroak 20, 19:00etan, Igartzako Jauregian, Jesús Moyak “Primera caza de brujas en Navarra y pronunciamiento de la Inquisición Española (1525-26)” hitzaldia eskainiko digu. Zugarramurdiko gertakari ospetsua baino 80 urte lehenago, Inkisizioak Nafarroan izan zuen esku-hartzeaz hitz egingo digu. Jesús Moya (1929): Zelula Biologia eta Histologiako irakasle izan zen EHUn erretiroa hartu arte. Orduan hasi zen ikerketa historikoa egiten.

PartekatuZ: Nanomedikuntza eta ugalketa
Azaroaren 18an, 17:00etatik 19:30era, Beasaingo Igartzako Jauregian nanomedikuntzari eta ugalketari buruzko herritarren parte-hartzerako topaketa egingo da, osasun pertsonalizatuaren inguruan iritziak eta gogoetak partekatzeko.

Jardunaldia doakoa eta irekia izango da, euskaraz eta gaztelaniaz. Ez da ezagutza zientifikorik behar, eta kafea eta haur-txokoa eskainiko dira.

Lekua: Igartzako Jauregia, Beasain.
Informazioa eta izen-ematea: [www.partekatuz.eus]www.partekatuz.eus · kaixo@partekatuz.eus

Gaiak zure interesekoak izango direlakoan, eta ekitaldi hauen berri emateko zure laguntza izango dugulakoan, jaso ezazu gure agurrik beroena Lemniskataren izenean